Brand

Independentzia da gure «marko demokratikoa»

zapalkuntza

Herri konkistatu bat gara. Zapaldua. Indarrez. Mendeetan zehar. Eta garrantzitsua da, ezinbesteko baldintza, hori jakitea, egunen batean egoera hori aldatu eta independente izan nahi badugu.

Egoera hau estatuek indarrez, nahita, kontzienteki inposatzen digute. Eta, gainera, beren legeek babesturik. «Legalki». Estatu horiek biolentzian oinarrituak daude, indarrez bere egin dituzten lurraldeetako herriek egunen batean beren bidea libreki, estatu zapaltzaileetatik aparte egin ez dezaten. Espainiako Konstituzioaren lehen lerroak irakurtzen hasi besterik ez dago horretaz jabetzeko. Hori ere argi izan behar dugu. Jakitun egon eta ez ahaz-tu. Nola lortuko dugu bestela, ba, independentzia? Zapaltzen gaituzten estatuak demokraziaren kontrakoak dira. Herri bat zapaldua daukan estatu bat ezin da inoiz demokratiko izan. Ezta egunero hauteskunde batzuk antolatuta ere.

Independentzia estatu horien aurka lortuko dugu. Egoera antidemokratiko batean gaude; gure aurka indarra erabiltzea egunerokoa da, eta, gainera, ingurune «legal» batean. Independentzia eta demokrazia ez dira inoiz lortuko haien laguntzarekin, hitz eginaz, konbentzituz, haiek ezarritako instituzio eta hauteskunde antidemokratikoekin... Haien helburua, nahia, desioa, kontrakoa baita: Euskal Herria, betiko, beren estatu inperialisten parte izatea, hain justu ere. Hori ere garbi izan behar dugu. Kontrakoa pentsatzea denbora eta indarra alferrik galtzea da. Indepen-dentzia lortu arte ez da demokraziarik egongo herri honetan. Demokrazia independentziarekin etorriko da. Eta independentzia ezinbestekoa dugu, gure herria eta nortasuna babestu nahi baditugu

Asier Ezpeleta Jauregi. Orreagako kidea.



"